XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A-1) LAZaren ideia funtsezkoak 1. Lan-metodoen determinatze zientifikoa. Indarrean dagoen enpirismoa ikasketa sistematiko batez ordezkatzea.

2. Denboren definizio zientifikoa. Tarea bakoitzaren denbora standarra determinatzea (langile eraginkor batek behar duena alegia).

3. Lan-zatiketa. Lan bakoitza, tarea ezberdinetan banatzen da.

4. Programazioaren eta betetzearen lan-sailak bereiztu.

Lehenengoa zuzendaritzari dagokio, bigarrena langileari.

5. Primak ordaintzea. Zenbat eta errendimendu handiagoa orduan eta ordainketa handiagoa (standarrarekikoa).

6. Zuzendaritzaren kontrolpean. LAZ doktrinaren oinarrietan kapatazak trebatzea langilea trebatzea baino beharrezkoagoa da.

Taylor-ek zioenez, LAZaren printzipioek produkzio-arazoak konpondu behar zituzten, soldatak inoiz ez bezala igo eraziz.

Hau langileei interesatzen zitzaien.

A-2) Taylorismoaren esangura ikuspuntu psikosoziologikotik

1. LAZ-ak, langile artesauaren desagerketa dakar, areago, gizakiaren desagerketa dakar produkzioari izaera ematen dion elementu gisa.

2. Giza elementuak ordezkagarritasun eta elkartrukagarritasun-ezaugarri garrantzitsua hartzen du.

3. Langilea beterazle soila izanik, bere garapen profesional eta pertsonalaren mugak nabarmenak dira.

4. Langileen produkzioa gehitzen da, ez lan-erritmo fisikoa azkartzeagatik, baizik eta lantokian igarotzen duen denborarengatik. Ez dago arnasarik hartzerik ere.

5. Lanek ez dute inongo erantzunkizun- edo sorkuntz zentzurik.

6. Gizakia makinari egokitu behar zaio.

7. Lantegirako baizik balio ez duten tasunak eskatzen zaizkie langileei. Kanpoan ez dute balio.

Horrela balore profesionalak gizarte-baloreei gainjartzen zaizkie eta hori produkziobideen jabeei interesatu egiten zaie.

8. Enpresak lanaren kontrol osoa eskuratzen du, lana ez dagoelako jadanik langilearen iniziatiba, trebetasun, ezagutza edo esperientziaren menpe, produktibitatearen menpe baizik.

9. Lan-denborak. Lau prozedura erabiltzen dira lanaldi-egunean langileei eska dakizkiekeen produktibitatearen ohizko eta gehienezko faseak ezartzeko.

- Estimazioa. Kalkulua bulegoan. Pert sistema.

- Kronometraia. Baldintza zehatzak behar dira kalkulatutako denbora fidagarria izan dadin.

Enpresek metodologi garantiei ez diete jaramonik egiten.

- Atseden eta ustekabe-koefizienteak.